Euskal Herri osoko euskaltzaleak ekainaren 13an Iruñean biltzera deitu ditu Kontseiluak, euskaraz bizitzeko benetako baldintzak aldarrikatzeko

Agerraldi jendetsu batean, Euskalgintzaren Kontseiluak ekainaren 13an Iruñea euskaltzale guztien bilgune bihurtuko duen Martxa Euskaltzalea aurkeztu du. Hiru zutabeak 17:00etan abiatuko dira Antoniutti parketik, La Runa parketik eta Askatasun plazatik, eta 18:00etan elkartuko dira Gaztelu plazan. Errebindikazioa eta ospakizuna uztartuko ditu euskaraz bizitzeko baldintzak eskatzeko eta euskaltzale izatearen harrotasunari balioa emateko.