Euskahaldundu! izango da Korrika 19. edizioaren mezua

Korrika 19. edizioa 2015eko martxoaren 19an Urepeletik  abiatuko da eta 29an Bilbon amaituko da.

2014-ko azaroak 7

Korrika 19 aurkeztu du AEKk. Euskararen aldeko lasterketa erraldoia martxoaren 19an, Urepelen (Nafarroa Beherea) hasi eta martxoaren 29an Bilbon (Bizkaia) bukatuko da. Edizio honen lelo eta mezu nagusia Euskahaldun! da.

Bestalde, Korrika 19k eta AEK-k Durangoko Azoka omendu nahi du. "Herri honek auzolanean eta elkarlanean lorpen handiak egin ditu. Zalantzarik gabe, horietako bat da Durangoko Azoka. Ia 50 urteko ibilbidea dauka, 2015ean, 19.Korrika burutuko den urtean, alegia, beteko baitu mende erdia", zehaztu du Korrikak.

Gehiago