Eurovisionek musika genozidio bat estaltzeko erabiltzen duela salatu du Yala Nafarroak

"Nik Palestinari abesten diot" dinamikaren barruan, Yala Nafarroak bi ekintza antolatu ditu: bizikleta martxa bat Iruñean ostiralean, hilaren 16an, eta kontzertu bat larunbatean, hilaren 17an, Txantreako Irubide parkean. Eurovision boikotatzera deitu dute eta Israelekin era guztietako harremanak eteteko eskatu dute.