Europa berri bat eraikitzeko aukerak aztertu ditu Askapenak asteburu honetan Iruñean egindako nazioarteko jardunaldietan

Herrietatik Europa berria eraikitzen izenpean asteburu honetan Iruñean Askapenak ospatu dituen jardunaldietan EBren inguruko hainbat eztabaidak mahi gainean jarri dira. Zer nolako Europan bizi nahi duten pentsatzea eta bai maila instituzional, ekonomiko zein herritarrean zer nolako harremanak garatuko dituzten eztabaidatzen ibili dira internazionalistek egindako topaketa hauetan. Ahotsa.info-k Askapenako bozeramaile bat eta Marco Santopadre kazetari italiarra elkarrizketatu ditu.