Etxetik kanporatuak izateko arriskuan dauden bi familiekin negoziatzeko uko egin du CaixaBank-ek

Mikel eta Aurelioren kasuak salatu ditu gaur Hipotekek Kaltetutakoen Nafarroako Plataformak CaixaBank-ek Iruñean duen egoitzaren parean. Bi pertsona hauen egoera ekonomikoa hobetu den arren, banketxeak ez du haiekin nagoziatu nahi, eta euren etxetik kaleratu nahi ditu.