Etxegabetze arriskuan dagoen Barañaingo familia bat babesteko manifestazioa

2024-ko martxoak 22

Haritu elkarlaguntza sareak deituta, Barañain Libre de Desahucios eta Larrain elkartearekin batera, manifestazioa egin da Barañainen, herriko familia bat etxegabetze arriskuan dagoelako. Etxegabetzearen jakinarazpena duela bi hilabete inguru heldu zen, baina 70 eguneko luzapena lortu zuten. Luzapen hori apirilaren hasieran bukatzen da eta horregatik SAREB etxearen jabea denari, etxegabetzea geldiaraztea exijitu diote. Gaurkoan argi utzi dute etxebizitza-eskubidearen alde borrokan jarraituko dutela. Eta, mobilizazioetara eta antolakuntzara batzeko deia zabaldu diote herritarrei.

Gehiago