Etxegabetu duten Txantreako familia bat laguntzeko prozesua martxan jarri da

2024-ko martxoak 19

2 urteko prozesu judizialaren ondoren, Txantreako familia bat etxegabetu zuten otsailaren 22an Txantrea auzoan. Jaki Tokik eta Harituk laguntza prozesua martxan jarri dute, familia honentzako irtenbide duin bat lortzeko. Izan ere, orain arte ez dute beste leku apropos bat lortu. Jaki Tokikoek eta Haritukoek salatu dute administrazio publikoak ez duela konponbiderik ematen eta, harreman kapitalistaren ondorioa dela salatu dute. Horregatik, eta kasu isolatua ez dela adieraziz, horrelako egoerak eta injustiziak salatzen jarraituko dutela baieztatu dute. Eta, elkarlaguntza sare bat sortzeko deia zabaldu dute.

Gehiago