Etxe kaleratze bat izan da gaur Iruñean
Etxe-kaleratze bat burutu dute Iruñeko Donibane auzoan; zortzi urtez etxea alokatu duten bizilagunak etxetik botatzeko agindua eman zuen epaileak gastuak ordaindu ez izana leporatuta.
2019-ko martxoak 26
Etxe kaleratzea salatzeko etxeko atarian bildu dira Aitor Balbas eta Laura Berro kideak, eta erresistentzia leporatuta poliziak atetik kendu, identifikatu eta salatu egin ditu. Aranzadiko kideen helburua alokairuen sektorean dagoen “bidegabekeria” azaleraztea izan da.
Gehiago
Testak Iruñeko etxegabetu nahi dituen familiek iragarri dute euren etxebizitzetan geratuko direla kontratuak amaitzerakoan
Erriberako 60 familia etxegabetuak izateko arriskuan daudela ohartarazi du Haritu etxebizitza sindikatuak
