Estatuaren indarkeriaren 81 biktima aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Espainiar Estatuaren indarkeria pairatu zuten 81 lagun aitortu ditu Iruñean egindako ekitaldi publiko batean Nafarroako Gobernuak. Horien artean, torturatuak, 1978ko Sanferminetako gertakarietan zaurituak, eskuin muturraren biktimak, indar polizialen eskutik jipoituak... Horien guztien izenean hartu du hitza Txaro Etxetxipiak, eta aitortza prozesu honetan parte hartzeko animatu ditu Estatuaren indarkeriaren biktima guztiak.