Estatuaren bortizkeriaren biktimek Nafarroako Lege berriarekin egia eta aitortza eskuratzeko urratsak emateko eskatu dute

Eskuin muturreko edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko indarkeriaren biktimak aitortzea eta erreparatzea helburu duen 16/2019 Foru Lege honen bidez biktima aitortuak izateko eskaerak egiteko eskatu diete Egiari Zor Fundazioak eta Torturatuen Sareak kaltetuak izan direnei. Horretarako, aholkularitza eta bitarteko ezberdinak jarriko dituzte.