Estatuaren biktimak aintzat hartzeko deia egin dio Foro Sozialak Nafarroako Parlamentuari

Foro Sozial Iraunkorreko ordezkaritza bat Unai Uhalde Nafarroako Parlamentuko Presidentearekin bildu da gaur, Nafarroan bizikidetza demokratikoa eraikitzeari buruzko txosten bat emateko eta hura finkatzen jarraitzeko urrats berriak proposatzeko. Proposamen artean, Estatuaren biktimek jasaten dituzten diskriminazio-egoerak gainditzea edota memoria kritiko eta inklusiboa garatzea. Urrats horiek emateko elkarrizketaren beharra azpimarratu dute, "gatazkak konpontzeko tresna bakarra" delako.