Espainiako Gobernuak ikertuko du AHTren alternatiba izan daiteken gaur egungo trenbidearen hobekuntza bat

Espainiako Gobernuak 2022ko aurrekontuetan gaur egungo trenbidea hobetzeko ikerketa baterako diru partida bat aurreikusten du. Nafarroa Trenaren Aldeko Plataformak eskatutako ikerketa bat da, eta haien ustez, gaur egungo trenbidea hobetuz gero, Abiadura Handiko Trenak ez luke zentzurik izango.