Espainiako enbaxadan pasa dute gaua Greziarako Karabanako kideak

2016-ko uztailak 23

Atzo goizean Atenasen Espainiako enbaxadako konsularekin 10 minutuko bilera egin ostean eta ikusita “migratzaile eta iheslariek pairatzen duten egoera latzaren aurrean zerbait egiteko espainiar estatuak borondate politikorik ez duela”, Enbaxadaren aurrean pasa dute gaua aktibistek.

“Karabanak kontsularen partetik jaso duen mezprezua salatzeko, europar batasun honen eta espainiar estatu honen barnean egoteak eragiten digun lotsa adierazteko, migratzaileen mugimendu eta bizitza duinerako eskubidea erreibindikatzeko, gaur larunbata karabana osoa joango da enbaxadaren aurrean elkarretaratzea egitera. Karabanako bost autobusek, beraz, Atenaseko bidea hartu dute”, adierazi dute ekintzaileek.

Atzo ere Turkiako kontsulatuaren aurrean egin zen protesta, giro alaian, baina tentsio une batzuk bizi izan ziren poliziarekin.

Bestetik, atzo goizean eraikin bat okupatu zen, migratzaileentzako. “Greziako mugimenduaren elkartasunaren adierazle diren espazioetako beste bat, nun, izan ohi den bezala, kudeaketa autogestionarioa aurrera eramango den, migratzaile eta bertakoak berdintasunean, bolondres-biktima eskemaren gainetik, elkartzen dituen asanbladaren bidez”.

Gehiago