Esku-hartze Sozialeko Hitzarmen Sektorialaren defentsan atera dira kalera langileak
Nafarroako Esku-hartze Sozialeko Hitzarmenaren inpugnazioaren epaiketa maiatzaren 17an ospatu behar zen, baina atzeratu egin da. Estatuko OEIS patronala osatzen duten elkarteek (Gurutze Gorria, Cáritas, Secretariado Gitano, Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartea eta Gosearen aurkako Elkartea) Nafarroako Esku-hartze Sozialeko lehenengo Hitzarmen Sektoriala epaitegietan inpugnatu zuten eta horrek langileendako erdietsitako hobekuntzak jokoan jarri ditu.
2022-ko maiatzak 7
Gehiago
1
Arrotxapeko 9 grebalariei jarritako 12.400€-ko isunak salatu dituzte eta diru-bilketa hasi dute
BDZk ekintza baten bidez salatu du CAFek Israelerako egiten dituen trenak Iruñerriko hiri garraioan
