“Eskertzen dizuegu gugatik egindako lana, onik iritsi ginen gure helmugara zuen laguntzari esker”, migrante baten esker mezua

Souleymane Diakité du izena eta pasa den martxoaren 14an pasatu zuen Irun eta Hendaia arteko muga Korrikarekin batera beste 35 lagunekin eta dozenaka boluntarioen laguntzarekin. Ez dakigu zein zen bere helmuga, baina onik iritsi direla baieztatu du Youtuben zabaldutako mezu labur batean.