Erripagainako bizilagunek elkarretaratzea egin dute, auzoan dagoen dotazio eta zerbitzu faltaren aurrean konponbidea exijitzeko

Erripagainako auzokideak Udaletxe parean bildu dira, bai administrazioari eta bai talde politikoei ere Erripagainarako irtenbide eraginkor eta demokratikoa eskatzeko. Duela 20 urte, auzoa eraikitzen hasi zenetik asko handitu arren, oraindik ere dotazio eta zerbitzu falta handia dagoela salatu dute. Eta talde politikoek arazoa konpontzeko aukera izan arren, auzoarengatik ezer gutxi egin dutela diote. Orain, ez dute gehiago itxaron nahi eta erantzuna lehenbailehen izan dadila aldarrikatu dute.