Errigora, “ErrigoraGO” joateko prest

Errigora proiektuaren aurkezpena egin dute Parlamentuan, "elikadura burujabetza eta euskara batzen dituen ekimena".

2016-ko urriak 7

“Errigorago” mezuarekin dator aurten Errigora ekimena. Asmo berriak dituzte, ikusirik urteotako arrakasta: 10.000 familia ari dira lanean, gero eta denda gehiagok hartzen du parte, jantokietara ere heldu dira eta ekoizpena handitu dute.

2012an hasi zen Errigora egitasmoa. 1.500 saski saldu dituzte ordutik. Nafarroako produktuz osatutako otarrak dira eta 34.000 euro eskuratu dituzte Argia ikastolarentzat. Iaz, 13.000 saski banatu zituzten Erriberako produktuak gailenduz. Eskuratzen den diruaren %25 euskararen aldeko ekimenetara bideratzen da: Ikastolen elkartea, Zazpiak Bat, Sortzen eta AEK besteak beste. “Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka” goiburuarekin izanen da aurtengo kanpaina ere.

Gehiago