Erretiratuek pentsioak gutxieneko soldatarekin parekatzea eskatu dute

Positibotzat jo dute Nafarroako Parlamentuak onartutako 1035 euroko osagarria, 14 ordainsaritan, baina gutxiegitzat jo dute, eta, horregatik, Parlamentuari eta Nafarroako Gobernuari eskatu diete osagarria Lanbide arteko Gutxieneko Soldataraino iristeko.