Eremu “ez-euskalduneko” gurasoek “esperantzaz” ikusten dute Nafarroako Gobernu berriaren osaketa

Info7 Irratian egindako elkarrizketan, gaur bertan Nafarroako Gobernuko Erregistroan jantokirako eta garraiorako egindako diru laguntza eskaeraren arrazoiak azaldu dituzte Artaxoa, Larraga eta Mendigorriako guraso talde batek.

2015-ko maiatzak 26

Artaxoa, Larraga eta Mendigorriako guraso talde batek eskolako jantokirako eta garraiorako diru laguntza eskaera egin du gaur Nafarroako Gobernuko Erregistroan. Herri horietan, zonalde “ez-euskaldunean” kokatuak daudenez, ez dute euskaraz ikasteko eskubidea. Horregatik, beraien seme-alabek kilometroak egin behar dituzte D ereduan ikasi ahal izateko. Arrazoi honengatik, diruz laguntzeko eskaera egin dute. Info7 Irratiko Kalegorrian saioan, guraso horietako batekin hitz egin dute, Eunate Lopezekin, hain zuzen. Eskatzen dutena oinarrizko eskubide bat dela nabarmendu du Lopezek eta esan duenaren arabera, “oso ilusionatuta” daude Nafarroan ematen ari den aldaketa politikoarekin.

Gehiago