Erdiz Bizirik plataformak Magnak egin nahi duen suntsiketa azaldu du Parlamentuan

Erdiz Bizirik plataformaren ordezkariak Nafarroako Parlamentuan izan dira gaur lan saio batean Magna enpresak Baztanen egin nahi duen harrobiak eragingo lituzken kalteen berri emateko. Apirilaren 22an mobilizazio erraldoi bat eginen da Iruñean landa eremuaren defentsan.