Erdiz bizirik nahi dutela aldarrikatzeko mendi martxa egin zuten urtea amaitzeko

Erdiz Bizirik plataformak Magnesitas Navarrasek (Magna) Erdizen egin nahi duen meatze-proiektuaren aurkako mendi martxak egin zuen pasa den ostiralean urtea amaitzeko.

2023-ko urtarrilak 3

Artesiagako lepotik abiatu ziren mendizaleak, nahiz eta egiten zuen haize gogorrak ez zuen laguntzen. Hala ere, giro ederrean egin zuten martxa meatze proiektu honek mehatxatzen dituen inguruetatik. Erdiz Bizirik-ek salatu nahi izan du berriz ere Magnensitas de Navarrak Udalaz Gaindiko Interes Plan bat sortzeko eskaera egin duela “Erdizen meategi bat irekitzeko proiektua baztandarren borondatearen gainetik igaro dadin.”

Gainera, azpimarratu nahi izan dute proiektu honek “kalte izugarriak” ekarriko lizkiekeela nekazaritzari, osasunari, ingurumenari, turismoari eta inguruko ekonomiari. “Horregatik, ekimena errotik amaitzearen garrantzia” aldarrikatu dute.

Gehiago