Erdiz Bizirik-ek EH Bildu eta Zurekin Nafarroa alderdiei eskatu die mahaigaineratu dezatela meategiaren aurkakotasuna

Erdi Bizirik, hurrengo gobernu eraketara begira eskaera bat zuzendu die EH Bildu nahiz Zurekin Nafarroa alderdiei. Izan ere, Erdizko meategi proiektuaren eta antzeko makroproiektuen kontra lerrokatu direnez publikoki, orain gaiarekiko duten konpromismoa mahaigaineratu dezatela eskatu dute.

2023-ko ekainak 14

Nafarroako Gobernuak foru intereskotzat jo du Magnesitas Navarras enpresaren proiektua. Erdiz Bizirik ekimenak ordea, argi utzi du Baztandarrak proiektuaren kontra daudela. Izan ere, udal hauteskundeetan hamar herritarretik zortzi proiektuaren kontra lerrokatu zirela jakinarazi du. Eta bukatzeko, UGPS bezalako tresna juridikoa inposiziorako ez erabiltzea exijitu dezatela eta herritarren hitzaren gainetik makroproiektuen inposiziorako ez erabiltzeko aldarrikatu dute.

Nafarroako Gobernuari “inongo sinesgarritasun sozialik ez duen proiektu bati” alfonbra gorria jartzea leporatu dio Erdiz Bizirik ekimenak. “Zein lanpostu sustatuko ditu proiektuak? Nola lagunduko die meategi batek abeltzaintza ogibide duten eta azienda Erdizera eramaten duten 80 nekazal etxeei? Zein ingurumen ikuspegi garatzen lagundu dezake Nafarroako enpresa kutsakorrenetako batek? Nola garatuko da ekonomia Baztango nahiz Nafarroako lehenbiziko sektorearendako estrategikoa den eremu bat suntsitzen bada? Zein kohesio territorial sustatuko du multinazional baten mesedetara bizitzeak?”, galdetu dute.

Hortaz, hurrengo gobernu eraketara begira EH Bildu nahiz Zurekin Nafarroa alderdiei Erdizko meategi proiektuaren eta antzeko makroproiektuen kontra hartutako konpromismoa mahaigaineratzea eskatzen diete.

Gehiago