Eraso sexista bat salatu dute Iruñean Aberri Egunean

Karmen kaleko Herriko Tabernak antolatutako kontzertu batean eman zen eraso sexista bat. Independentistak Sarea eta Herriko Tabernak gertatutakoa salatu dute sare sozialetan.

2018-ko apirilak 3

Aberri Egunean, Herriko Tabernak antolatutako kontzertu batean, eraso sexista bat izan zela salatu dute Independentistak Sarea eta Herriko Tabernak.

Independentistak Sareak “gogor” salat du gertakaria ohar batean: “Ozen eta tinko aldarrikatzen du zero tolerantzia eraso sexistekin, eta bere elkartasun osoa eskaintzen dio erasoa jasan zuen emakumeari”.

“Sexismoak ez dauka tokirik gure jendartean eta berdintasunean, justizia sozialean eta askatasunean eraiki nahi dugun Euskal Herrian”, azpimarratu du Independentistak Sareak.

Herriko Tabernak erasotutako emakumeari bere elkartasuna adierazi dio eta erasotzaileari zuzendu zaio esateko “ez duzu lekurik gure ekimenetan” ezta tabernan ere.

Gehiago