Eraso sexista bat salatu du Mendillorriko Jai Batzordeak

Pasa den asteburuan Mendillorriko jaigunean izandako eraso sexista bat salatu du Jai Batzordeak eta bertako mugimendu feministak. "Jaietako espazioak, kaleak, gauak, ez dira emakumeontzat eremu seguru eta gozagarriak" salatu dute.

2016-ko irailak 5

Mendillorriko Jai Batzordeak, Gazte Mugimenduak eta Talde Feministak erasotuari eta eraso sexistak pairatzen dituzten emakume guztiei elkartasuna adierazi zieten. “Ez dugu ez Mendillorrin ez inon eraso sexistarik onartuko, eta indarkeria sexistari autodefentsa feministaz erantzungo diogu”.

Bukatzeko, indarkeriarik gabeko jai eta jendarte baten aldeko gure konpromezua berresten dute. “Denon ardura da eraso sexistei aurre egitea eta botere harreman patriarkalak eraldatzea”, adierazi dute.

Gehiago