Eraso matxisten kontrako elkarretaratze jendetsua egin zuten larunbatean Lesakan
Aski da! Eraso matxistarik ez! goiburupean Xulufrinak Lesakako Sare Feministak deitutako elkarretaratze jendetsua egin zen larunbatean larunbat eguerdian Plaza Zaharrean.
2022-ko irailak 12
Xulufrinak taldeko kideek irakurritako oharrean aipatu zutenez, «indarkeria matxistak hamaika aurpegi ditu. Bestaz emakumeon ipurdiak ukitzetik, kolpe bat emateraino; irain eta txiste matxistetatik, emakumeak erailtzeraino. Baina emakumeen aurkako indarkeria ez da sekula kasu isolatu bat. Gizarte matxista bat du oinarrian, alegia, gizonek emakumeak azpiratzen dituzten sistema bat».
Joan den astean Nafarroan sei gizon atxilotu zituzten emakumeen aurkako indarkeria fisikoa leporatuta eta «nazkatuak gaude! Eta, horregatik, bertze behin elkartu gara plazan hori salatzeko» azpimarratu zuten.
Xulufrinak Lesakako Sare Ferministako kideek azpimarratu zutenez, «aunitzetan, gainera, iritzi publikoak emakumeok jotzen gaitu erruduntzat, berriz ere biktimizatuta. Feministok, ordea, argi dugu: gure artean saretuta eta autodefentsa feminista praktikan jarriz lortuko dugu eraso hauek guziak desagertzea».
Beraien babesa eman nahi izan zieten indarkeria motaren bat pairatzen duten emakume guziei, «zuekin gaude! Aski da! Eraso matxistarik ez! Gora borroka feminista!» aldarrikatuz.