Eraso matxista berri bat salatu du Barañaingo Hagin talde feministak

Eraso matxista berri bat salatu du Barañaingo mugimendu feministak. Hagin talde feministak egin du publiko kasu berri hau, zehaztapen gehiagorik eman gabe, eta gogoratu du 2017ko urtean dagoeneko bi emakume erahil dituztela Euskal Herrian. Talde honen esanetan, "eraso hauek ahalbidetzen dituen sistema oso bat dago atzean: sistema hetero-patriarkala".

2017-ko urtarrilak 21

“Nazkatuta gaude bere burua arazo honetatik urrun sentitzen duten horiez. Nazkatuta berdintasuna ahoan izan arren etxeko lanen ardura hartzen ez duten horiez, soldata ezberdinak ordaintzen dituztenez, bere beharrak inguruan dituen emakumeenak baina garrantzitsuagoak direla uste dutenez…”, aipatu dute oharrean.

Jendarte bezala eta norbanako bezala erantzun beharra azpimarratu du Hagin-ek eta ildo horretan urtarrilaren 23an arratsaldeko 19:00etan Barañaingo Udal Plazan egingo den kontzentrazioan parte hartzeko deia zabaldu dute.

Gehiago