Erabateko lanuztea izan da Tele-Taxi enpresan lehen greba egunean
Tele-Taxi enpresako langileek greba mugagabera joko dute uztailaren 1etik aurrera enpresak ez badu adostutako soldata igoera betetzen. Gaur egin dute lehenengo greba eguna.
2022-ko ekainak 14
Tele-Taxi Enplegu Zentro Bereziko langileek lehen greba eguna egin dute gaur plantillaren %100eko jarraipenarekin, enpresak lortutako aurreakordioa bete dezan.
Urtebete baino gehiagoko hitzarmenaren negoziazioaren ondoren, ordezkaritza sindikalak akordioa lortu zuen enpresarekin soldatak 2021erako eta 2022rako KPIaren arabera eguneratzeko, eta KPIa gehi 0,5 puntuko igoera egiteko 2023rako.
ELAk azaldu duenez, enpresak apirilean jakinarazi zuen ez zuela hitzartutakoa bete nahi, eta ez zuen itundutako soldata eguneratzea aplikatu.
Honengatik, langileek gaur lehen greba eguna egin dute, eta uztailaren 1etik aurrera greba mugagabera joango direla iragarri dute enpresak akordioa betetzen ez badu.