Erabakitzeko eskubidearen aldeko zozketa nazionala jarri du martxan Gure Esku Dago-k

Gure Esku Dagok 'Urteberriko Saria' atera du, Euskal Herri osoan salgai dagoen zozketa. Erabakiaren aroa sostengatzea du helburu, GEDren aurrera begirako proiektua finantzatzea eta, era berean, nazio izaera duen errifa-loteria indartsu bat martxan jartzea. "Erabakitzeko ilusioa eta nahia areagotzen ari dira eta orain, inoiz baino gehiago, borondate horri bide emateak duen lanaz eta kostuaz kontziente izan behar gara", dio mugimendu honek.

2016-ko urriak 19

EAEko hauteskundeak igaro berri, erabakia egikaritzeko bidean aukera berriak sortzen ari direla dio Gure Esku Dago-k, eta bide horretan “herritarron ekarpena erabakigarria” izango dela uste dute. “Ekarpen hori egin ahal izateko, erabakiaren bideak herritarron babesa behar du. Eta horregatik, Urteberriko Saria garrantzi handiko ekimena izango da datozen hilabeteetan, bai dinamikarentzat eta baita euskal herritarrontzat ere”.

Boleto bakoitzak 5€ balio du.

Sariak 30.000€  eta 1.000€-koak izanen dira.

Zozketa notario aurrean egingo da saldutako boletoen artean, urtarrilaren 16an, eta sari banaketa otsailaren 18an egingo da Beasaingo Igartza jauregian.

Gehiago