Epaiketa bertan behera uzteko eskatu dute irailetik aurrera Madrilen epaituko dituzten 28 gazte independentistek
Duela egun batzuk absolbitutako beste 40 gazteei leporatzen dizkieten delitu berak egozten dizkiete 28 gazte hauei, eta hori dela eta epaiketa bertan behera uzteko eskatu dute, haien aurkako frogak absolbituen aurkakoen “berdin-berdinak” direlako.
2014-ko ekainak 21
Gaineratu dute epaiketak lau hilabete iraungo duela, eta horrek gastu ekonomiko nabarmena ekartzeaz gain beraien bizitzetan (lanean, ikasketetan etab.) eragin zuzena izango duela. Ohartarazi dute, gainera, dagoeneko 795.000 euro ordaindu dituztela fidantzetan, bakoitzak urtebete pasa igaro baitzuen espetxean.
Gauzak horrela, azpimarratu dute epaiketak errepresioa areagotzeko soilik balioko duela, eta Euskal Herriaren eraikuntzan lanean jarraituko dutela.
2010eko urria eta azaroa artean atxilotu zituzten gehienak, eta torturak salatu zituzten guztiek. Zortzi gaztek, ordea, Ipar Euskal Herrira ihes egitea lortu zuten, hilabete batzuk igaro ostean Izpuran agertuz euroaginduaren aurkako itxialdi batean. Babes zabala lortu arren, Frantziako poliziak atzeman eta espainiaratu egin zituzten egun gutxiren buruan.
Irailaren 22tik aurrera epaituko dituzte Espainiako Audientzia Nazionalean Segiko kideak izatea leporatuta.
Gehiago
Ehunka gazte elkartu dira urriaren 12an Tafallan
2