Nork [eta nola] kontatzen diguten gerra? Arantxa Tirado, Eneko Compains eta Gabirel Ezkurdiarekin

150 pertsona inguru joan ziren atzo San Frantziskoko eskoletako areto nagusira Ahotsa.info-k eta Gardentasuna elkarteak gerra nork eta nola kontatzen diguten azaltzeko antolatu zuten hitzaldia entzutera. Ekitaldi-areto bete batean, Arantxa Tirado eta Gabirel Ezkurdia politologoek nazioarteko politikaren, munduko hainbat eskualdetako geopolitikaren gakoak eman zituzten, eta gatazka guzti horiek komunikabideek nola kontatzen diguten azaldu zuten. Laster hitzaldi osoa ikusgai.