Energiaren prezioaren igoera mugatzeko neurriak eskatu dituzte pentsiodunek Iruñean
Iberdrolaren egoitza baten aurrean elkartu dira gaur Iruñeko pentsiodunak azken garaietan energia eta erregaien prezioen igoera salatzeko. Energia herritar guztien eskura izatea bermatzeko neurri zehatzak eta premiazkoak eskatuko dizkiete erakunde publikoei. Funtsezko zerbitzua izanda, energia kontrol publikoaren pean egon behar duela aldarrikatu dute, eta ez oligopolio elektrikoaren eskuetan.
2022-ko apirilak 25
Gehiago

Hego Euskal Herriko langile eta pentsiodunak kalera atera dira bizi baldintza duinak bermatuko dituzten gutxieneko soldata eta pentsioak eskatzeko
El 5 de abril a la calle para conseguir sueldos y pensiones dignas
