Elkarretaratzea udaletxe parean, Gurutzeko plazako obrak behin betiko geldi ditzaten eskatzeko

NoParkingEz plataformak deituta, elkarretaratzea izan da udaletxe parean, Gurutzeko plazako parking-aren obrak behin betiko geldi ditzaten eskatzeko. Oposizioko alderdiek, gaurko Udaleko Osoko Bilkuran Zangoza kaleko aparkalekua behin betiko gelditzeko eskatu dute, horregatik plataforma Udaletxe parean biltzeko deia egin du, bilkuran egin den eskakizunari babesa emateko.