Elkarretaratzea Iruñean, garraiolari bat lan istripu batean hil dela salatzeko

LAB, ESK, STEILAS EHNE, HIRU eta CGT-LKN sindikatuak garraioen zuzendaritza nagusiaren aurrean batu dira, kamioilari bat lan istripu baten ondorioz hil dela salatzeko. Istripu hauek lan baldintza prekarioen ondorio direla salatu dute. Horregatik, administrazioari prebentzio neurri eraginkorrak eta lan baldintza duinak exijitu dizkiote, lanean ezin dutela bizia galdu aldarrikatuz.