Elkarretaratzea Carrefourren aurrean, Israelekin duen konplizitatea salatzeko

BDZk, Iruñeko Carrefour aurrean antolatutako elkarretaratze batean, salatu du merkatalguneak Israelekin duen konplizitatea eta Gazan egiten ari den genozidioa. Parte-hartzaile batzuk saltokian sartu dira, baina supermerkatuko zaindariek kanporatu dituzte.