ELAk salatu du Nafar Gobernuak ez duela borondate politikorik behin-behinekotasunarekin amaitzeko

Nafarroako Gobernuak bere behin-behineko hamar langiletik zortzi hala izaten jarraitzera behartuko dituela kritikatu du ELAk. Horrela, Nafarroako Gobernuak ez du betetzen Iceta Legeak eta Europako Justizia Auzitegiak sektore publikoan %8ko behin-behinekotasuna ez gainditzeko emandako agindua, eta prozesuetatik kanpo utzi ditu sektore publikoko 13.467 langile, hau da, %79.

2022-ko maiatzak 19

Bi aste baino gutxiago falta dira Nafarroako Gobernuak langile publikoak egonkortzeko prozesuak deitzeko. Izan ere, Iceta Legean ezarritakoaren arabera, administrazioek ekainaren 1a baino lehen argitaratu eta onartu behar dituzte egonkortze prozesuetan eskaini beharreko plazak. Halabaina, Nafar Gobernuak behin-behineko lau pertsonatik bakarra egonkortu nahi du.

Honako hauek dira Nafar Gobernuan lan egiten duten 17.056 behin behineko baino gehiagorentzat orain arte eskainitako plazak:

Datuek erakusten dute Nafarroako Gobernua del Nafarroako ABLE (ETT gazteleraz) handiena, eta hala izaten jarraitu nahi duela. Egiturazko lanpostuak betetzeko aldi baterako enplegua sistematikoki, gehiegikeriaz eta iruzurrez erabiltzearen alde egiten duelako. Gainera, horrek esan nahi du Nafarroako Gobernuak ez duela beteko Icetaren Legean eta Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren aginduan ezarritakoa; hau da, behin-behinekotasunaren gehiegizko eta iruzurrezko erabilerarekin amaitzea eskatzen dute biek ala biek, behin-behinekotasuna gutxienez %8raino murrizteko (egungo eskaintzarekin, behin-behinekotasuna % 30ean kokatuko litzateke).

Horrek guztiak agerian uzten du Nafar Gobernuak ez duela borondate politikorik behin-behinekotasunari, gehiegikeriari eta iruzurrari aurre egiteko, eta, are gehiago, prest dago legea ez betetzeko pribatizazioarekin zerbitzu publikoekin negozioa egiten jarraitzeko.

ELAk ez du egoera hori onartuko, eta mobilizazioak bultzatzen jarraituko du behin-behinekotasunak dakarren prekarietatearekin amaitzeko, hala nola Osasunbidean, hezkuntza publikoan edo nukleon, besteak beste. Bide juridikoa lantzen ere jarraituko du sindikatuak, Gobernuak zein beste erakundeek Iceta Legean ezarritakoa ez betetzearen aurrean.

Gehiago