ELAk Nafarroako Gobernuari eta udaleetxei eskatu die langile azpikontratatuen enplegua eta baldintzak berma ditzatela

ELAren ustez, langile-klasea pairatzen ari den unea hain zaila delarik, herri-administrazioak defenditu egin behar ditu berarentzat lan egiten duten jendearen baldintzak, baita bitarteko enpresen bidez (azpikontraten bidez) ari direnean ere.

2020-ko martxoak 26

8/2020 Err.Dekretuko 34. artikuluak dio zerbitzu bat esleitu zaien enpresek kontratua eteteko eska diezaioketela dagokion administrazioaren kontratazio organoari. Salbuetsita daude zerbitzu jakin batzuk, esaterako garbitasuna eta segurtasuna. Artikulu horrek enpresei aukera ematen die administrazioari kalte ordaina eskatzeko, besteak beste, soldaten kontura.

ELAren ustez, langile-klasea pairatzen ari den unea hain zaila delarik, herri-administrazioak defenditu egin behar ditu berarentzat lan egiten duten jendearen baldintzak, baita bitarteko enpresen bidez (azpikontraten bidez) ari direnean ere. Hain zuzen, ezin dugu onartu azpikontratatutako beharginei enplegua kentzea, ez eta bere lan- eta soldata-eskubideak ere.

Azpikontratatutako enpresen aldetik gertatzen ari diren iruzur egoerak direla eta, Nafarroako Gobernuari eta udaleetxei bereziki zorrotz bete dezatela zaintza eta ez dezatela onar aldi baterako langileei kontratua eteteko asmorik, halako egoerak dagoeneko ari baitira gertatzen.

Halaber, sindikatuak eskatu du erabaki politiko bat har dadila azpikontratatutako langileek ordainsariaren %100 jaso dezatela, aparteko pagak barne, eta haien egoerak ez dezala kalterik eragin urtean hartu beharreko oporrei dagokienez.

ELAk informazioa eskatuko du administrazioei kontrata bakoitzaren egoera zein den ezagutze aldera; izan ere, galarazi egin behar baita bizi dugun egoera honetan enpresa batzuk diru publikoari esker bidegabe aberastea.

Gehiago