ELAk greba mugagabea deitu du Silenciosos Falces enpresaren likidazioaren iragarpenaren aurrean

Silenciosos Falceseko langileak grebara joango dira datorren ostegunean, Faltzesko lantegiaren bideragarritasuna eta lanpostuak defendatzeko.

2022-ko maiatzak 31

Apirilaren 18an, enpresak langileen ordezkariei iragarri zien enpresa likidatzeko asmoa zuela, Faureciak, Volkswagenen enpresa hornitzaileak, Silenciosos Falcesekin duen kontratua deuseztatzeko asmoa iragarri ondoren. Enpresak hartzekodunen konkurtso bat aurkeztu zuen duela urte batzuk, eta haren bideragarritasuna ahalbidetu zuen hitzarmen batekin itxi zen, orain arte plantillaren inplikazioari esker bete dena.

ELA sindikatuak aurreko astean deitutako langileen batzarrak, itxieraren berehalako iragarpenaren aurrean, gehiengoz erabaki zuen greba mugagabea egitea enpleguaren alde.

ELAk bi bilera eskatuko ditu Faurecia enpresarekin eta Nafarroako Gobernuarekin. Lehenengoarekin, Faltzesko lantegiarekin zuen kontratua zergatik eten duen jakiteko, eta lan kargari eusteko eskatzeko.

“Nafarroako Gobernuarekin, bere esku dagoen guztia egin dezala exijitzeko, dagoeneko oso desindustrializatuta dagoen eskualde batean enplegua suntsitzea ekarriko lukeen lantegi bat itxi ez dadin”, azaldu du sindikatuak. ELAren ustez, Foru Gobernua “ezin da horrelako prozesuetatik inhibitu”, izan ere, “prozesu horiek enpresa interesen ondorio baino ez dira, enplegua suntsitzen dute eta eskualdeak desindustrializatzen dituzte”. ELAk gogorazi du Silenciosos Falcesek Faureciari fakturatzen diola produkzioaren zati handi bat, Volkswagenen enpresa hornitzaileari, eta Gobernuak milioi askoko laguntzak inbertitzen dituela bertan.

Gehiago