ELA Gizarte Segurantzak Glovoren aurka duen epaiketan pertsonatuko da banatzaileen lan-harremana onar dadin

Gaur ELAk batzar bat deitu du Iruñean, egoera azaldu eta alternatibak lantzeko.

2021-ko urtarrilak 21

Datozen egunetan, Iruñean, Gizarte Segurantzak Glovo enpresan banaketaz arduratzen diren pertsonen lan-harremanak lan-kontratu baten arabera arautzeko epaiketa egingo da.

ELA bere afiliatuen ordezkari gisa aurkeztuko da epaiketa honetan, soldatapekoen lan-harremana aitor dakien. Sindikatuak uste du, gainera, kontuan hartu behar dela langileak abusuzko enpresa-posizio baten biktima direla eta haien interesak ere babestu behar direla, lan-prekarietate osoko egoera batean jarraitzen baitute. Banatzaileak autonomo faltsu gisa kontratatzean plataforma digitalek egiten duten iruzur masiboak lan-eskubide oinarrizkoenen aurka egiten du eta prekarietatea areagotzen du.

ELAk exijitu du, lan-harremana aitortzen denean, langileek bidegabeki ordaindutako kuotak itzultzea, autonomo izatera behartu baitituzte. Era berean, enpresak ordaindu beharko lukeen gutxieneko soldata bermatua aitortu beharko zaie.

Gehiago