“Ekopostureoa” salatu dute Iruñean egin den Alkateen Itunaren Topaketa Nazionalean

Klimaren eta Energiaren aldeko Alkateen Itunaren Topaketa Nazionala ospatu da gaur Iruñean, eta bertan Nafarroako eta Iruñeko klima-aldaketa arintzeko eta egokitzeko planak azaldu dira. Extinction Rebellion-eko kideek hitzordu hau aprobetxatu dute Nafarroako erakundeen "ekopostureoa" salatzeko. Hau da zabaldu duten komunikatua

2022-ko azaroak 30

Aurrerapen epela larrialdi klimatikoak eskatzen duen mailan ez dagoela adierazi du taldeak eta COVID19 pandemiak isurien goranzko joera hautsi duen bakarra izan dela.

Azaroak 30, Iruñea – Goizeko bederatziak aldera Extinction Rebellion kolektiboko dozena bat kide elkartu dira Baluarteko sarreran krisi klimatikoaren aurrean benetako aurrerapenik ez dagoela salatzeko eta erakundeen diskurtsoa eta haien ekintzen arteko koherentzia falta ere salatzeko. Pertsona horietako batzuek eraikinaren fatxadan kartelak erantsi dituzte, non besteak beste honako datuak irakur zitezkeen: “Nekazaritza industrialaren ondorioz, nitratoen kutsaduraren eremu kaltebera % 317 hazi da 2012-2015 urteekin alderatuta” edo “Martxoan onartutako Klima Aldaketari buruzko Foru Legeak aurreikusten duen Herritar Batzarra noizko?”

Ekintza honen arrazoia une horretan hasten zen Alkateen Itunaren Topaketa Nazionalaren hasiera izan da, zeinaren irekiera Itziar Gómez Landa, Garapen eta Ingurumeneko kontseilariak, eta Enrique Maya, Iruñeko alkateak, egin duten. Bertan Gobernuak eta Udalak klima aldaketa arintzeari eta egokitzapenari dagokionez izandako esperientzia batzuk azaldu dituzte.

Taldeak ohartarazi duenez, “alor batzuetan gure komunitatea beste batzuen aurretik dago, hala ere aurrera eramaten ari diren ekintzak ez daude oraindik bizi dugun egoera larriak eskatzen duen mailan”. Gainera, eszeptizismoa erakusten dute erakundeek egindako planen benetako eraginari buruz. “KLINAk, 2018an onartutako Nafarroako Klima Aldaketaren Ibilbide Orriak, 2020rako isurien %17ko murriztapena aurreikusten zuen 2005kin alderatuz. Deigarria da, gobernuak berak aitortzen duelako benetako murrizketa, %17,8koa, COVID19 pandemiak eragindako atzeraldiak biziki baldintzatu duela. Bestalde, 2021ko datuek susperraldi ekonomikoarekin lotutako gorakada gehiago erakutsiko dutela espero da.

2022 urteari agur esateko garaia gerturatzen dela. Urte bat non udaberriko tenperatura errekorrek, 40ºC baino gehiagoko bero-bolada errepikatuek eta azken 50 urteetako lehorterik larrienek Nafarroako sute historikoak ahalbidetu zuten. Extinction Rebellion-etik instituzioei epe luzerako konpromiso gutxiago eta ekintza sendoak orain hartzea exijitzen diete. “Klima-aldaketaren eragina nabaria da dagoeneko. 2019an larrialdi klimatikoa deklaratzea ez dator bat gaur egun makro-ustiategien edo meatzaritzako proiektuen aldeko apustua egiten jarraitzearekin.”

Extinction Rebellion justizia klimatikoaren aldeko nazioarteko kolektibo bat da, zeinak biolentziarik gabeko ekintza zuzenaren bidez, lau eskaera egiten dituen:

0. Gobernuek justizia soziala, klimatikoa eta ekologikoa bermatu behar dute, ahultasun eta zapalkuntza egoeretan dauden taldeen beharrak lehenetsiz.
1. Gobernuek klima eta larrialdi ekologikoari buruz egia esan behar dute.
2. Gobernuek emisioak nabarmen murrizteko orain jardun behar dute eta neurri sendoak hartu.
3. Gobernuek Herritarren Batzar errealak eta lotesleak sortu behar dituzte herritarren parte-hartze zuzena ahalbidetzeko, trantsizio ekosoziala bidezkoa eta demokratikoa izan dadin.

Gehiago