Eguzki Irratiko Pasealeku magazina bueltan da

Irailaren 5ean albiste eta aktualitatea jorratzen duen Pasealeku magazina uhin libreetara itzuliko da. Aurten berriz ere Iñaki Goldarazena esatariaren eskuetatik eta, ohi bezala, Iruñeko irratiak aurre denboraldirako prestatu duen programazio bereziarekin.

2016-ko irailak 2

“Beroketa” ariketa honekin, Pasealekuk nazioarteko zein bertako edukiak jasoko ditu, aditu ezberdinen laguntzarekin, Nafarroako alderdi politiko eta sindikatuak elkarrizketatuko dituzte, gaur egungo egoera aztertzeko eta ikasturte honetako helburuak finkatzeko eta, nola ez, irailean zehar ospatzen diren gure herri eta auzoetako festen jarraipena ere eginen dute. Elkarte eta kolektibo ezberdinek ikasturte berri honi nola eginen diote aurre ere izanen dute hizpide datozen egunetan.

Pasealekuk motorrak berotuko ditu eta gero, urrian, ohiko programazioa jarriko da martxan, aurten, gainera, nobedade interesgarri eta ugariekin, aurreratu dutenez.

Eguzki Irratia FMko 107 eta 91an entzun daiteke, eta Pasealeku astelehenetik ostiralera goizeko 11etan edota arratsaldeko errepikapenetan 17:00etan edo gauekoetan 23.00etan.

Gehiago