Eguzki Irratiak udako programazioari hasiera eman dio gaur

Gaur ekainaren 20an hasi da Eguzki irrati librearen udako programazioa eta, ohi denez, Iruñerria gehien berotzen duen irratiak uhinez goxatzeko programazio ederra prestatu du.

2016-ko ekainak 20

Orohar, estilo eta eduki askotariko 17 saio egonen dira entzungai, horietako 12 bertan ekoiztutakoak eta beste 4 Arrosa sarekoak. Astelehenetik ostiralero goizeko 9etatik arratsaldeko 3tara eta arratsalko 6etatik gaueko 11ak arte entzun ahalko dira.
Eguzki irratiak FMko 107an emititzen du Iruñean, FMko 91an Iruñerrirako eta, era berean, www.eguzki.eus helbidearen bidez on line entzun daiteke.

Bestalde, ikasturte honen balorazioa “guztiz positiboa” dela adierazi dute, “saio guztiek egindako lanagatik, egunez egun informatzeko edota gure entzuleak entretenitzeko baita, irratia egiteko erakutsi duten modu freskoengatik”. Azpimarratzekoa izan da, era berean, kurtso honetan zehar egindako programazio bereziak: irrati maratoia edota Alde Zaharreko egunekoa.

Gainera, nobedadeen artean azpimarratu nahi dute martxan jarritako haiekin parte hartzeko bideak, inkesta baten bidez edota hilabete hauetan Iruñerrian zehar burutu dituzten bideo-hitzaldien bitartez.

Alde negatiboan, berriz, finantziazioaren atala dago. “Beti esaten dugun moduan, gure gainean dagoen Damoclesen ezpata, zeren eta 420 eguzkide izateaz gain, oraindik 500 izatetik urrun gaude, eta horrek gure proiektuaren etorkizuna baldintzatzen du”. Hori dela eta, eguzkide egiteko deia luzatzen dute.

Gehiago