Eguzki irratiak bere programazioa berrituko du

Arrosa sareko “Kultur kuboa” eta “Nola aldatzen diren gauzak” magazinak entzuteko aukera izanen da hemendik aurrera.

2016-ko otsailak 18

Eguzki Irratiak Iruñerriko irrati libreak hurrengo otsailaren 22tik aurrera bere programazioa berrituko du, 15/16 denboraldiaria bukatzeko geratzen den tarterako. Zehazki Arrosa sareko bi magazine kultural gehitu ditu bere parrillan: “Kultur kuboa” eta “Nola aldatzen diren gauzak”.

Gaur egun, osotara 29 programa entzun daitezke Eguzki Irratian, eduki ugari eta askotarikoak, musika estilo ezberdinetakoak barne eta euskararen presentzia garrantzitsua izanik. Zehatzago esanda 14 programa ekoizpen propioak dira eta besteak Arrosa sareak ekoiztutakoak dira.

Gehiago