Egitarau oparoa aurkeztu du Herri Sanferminak O Plaza jai herrikoiaz betetzeko

Aurtengo Herri Sanferiminetako egitarauak adin guztiendako ekimenak biltzen ditu: kontzertuak, herri bazkariak, aldarrirako ekimenak, antzerkiak, bertso saioak, herri olinpiadak...

2025-ko ekainak 14

Uztailaren 6an eguerdiko 14:30etan emanen zaio hasiera egitarauari Herri Txupinazoarekin, eta aurten kaleko saltzaileek jaurtiko dute, “pairatzen duten jazarpen poliziala eta kriminalizazioa” salatzeko.

“Adin guztientzako eskaintza zabala eta anitza izanen dugu aurtengo san ferminetan: eragileen eskutik antolatutako bazkariak, bertso saioa, txikientzako antzerkia, pilota txapelketa, herri olinpiadak eta elektrotxarangak honen adibide dira”, azaldu dute. 

Eskaintza musikalren aldetik, egunero emakumezkoak oholtza gainean daudela bermatuko dute, eta Palestinari keinu solidarioa eginen zaio manifestazio batekin, arratsaldero zezenketei alternatiba gisako ekimenak izanen dira eta indarkeria matxistaren eta eraso faxista zein polizialen aurkako protokoloak ezarriko dira.

“Hilabete baino ez da geratzen aurten berriz ere jaiguneak jendez gainezka egiteko, guk ilusioz lanean jarraituko dugu eta hemendik deia luzatzen diogu jai herrikoiekin bat egin nahi duen herritar orori datozen asteetan egingo ditugun auzolanetara gerturatzera eta HSFetan txandak eginez bere ekarpena egitera”. 

Gehiago