‘Egia ur azalera’, torturaren biktimak gogoan Lesakan

Gaur, otsailaren 13an, Joxe Arregi Espainiako Poliziak egindako torturek eragindako zaurien ondorioz Carabanchelgo kartzelan hil zenetik 40 urte bete direnean, torturaren biktimak gogoan izan dituzte Lesakan.

2021-ko otsailak 13

80ko hamarkadan Mikel Zabalzaren hilotza agertu zen Bidasoa ibaiko uretan, Lesakatik oso gertu. Duela 13 urte, berriz, Igor Portu eta Mattin Sarasolaren atxiloketa eta torturek izan zuten oihartzun handia. Baina bi kasu nabarmen hauez gain, zabalagoa eta isilagoa izan da urte luzez torturak Bidasoaren inguruan utzitako arrastoa.

Torturaren Aurkako Eguna dela eta, asteburu honetan, bi ekitaldi egin dituzte Lesakan, eskualdeko errealitatea azaleratu asmoz, “Egia ur azalera” goiburupean.

Ortziralean, Harriondoa Kultur Etxean solasaldia izan zen, “Aitortzaren bila” izenburupean. Bertan, alde batetik, Igor Portu eta Mattin Sarasolaren kasuak, eta bertzetik, emakume torturatuen testigantzak izan zituzten mintzagai Amaia Izko abokatuak eta Izaskun Rekarte antropologoak.

Gaur, ordea, eguerdian frontoiaren gibeleko aparkalekuan, Unai Ruiz margolariak eginiko muralaren oinetan, oroitzapen ekitaldia egin da. Bertan, Mikel Zabalza, eta Mattin Sarasola eta Igor Porturen kasuak lotuta, Bidasoa ibaiak zeharkatzen duen bailara honetako torturatu guztiak gogoan izan dituzte.

Gehiago