Dornierreko langileak mobilizatu dira beren bi lankideren kaleratzea salatzeko
Dornierreko langileek, Iruñean aparkatze mugatu eta murriztua kudeatzen duen enpresakoek, gaur eguerdian bi orduko lanuztea egin dute eta Udaletxeko plazan kontzentrazioa egin dute bi lankideren kaleratzeagatik protesta egiteko.
2023-ko azaroak 14
Enpresa Batzordeak (3 LABek, 3 ELAk, 2 CCOOk eta 1 UGTk osatzen dute) bi kaleratze horiek bidegabeak direla salatu du -horretarako enpresak argudio xelebreak erabili ditu, hala nola ez zirela abiadura nahikoarekin ibiltzen-, eta azpimarratu du kaleratzeak nahita egin dituztela hauteskunde sindikalek, baldintza-orrien aldaketak eta hitzarmenaren negoziazioak bat egiten duten sasoi batean.