Diada egunean, Euskal Herria presente izango da Independentistak sarearekin
Independentistak sareak irailaren 11n Bartzelonan Diada egunaren harira antolatu den mobilizazio erraldoiean parte hartzeko deia egin die euskal herritarrei. Horretarako, 65. puntua ‘euskal tramoa’ izango dela iragarri du. «Katalanen urratsak eta garaipenak, gureak ere badirela» dio sare herritarrak.
2015-ko irailak 4
Irailaren 11n jendetza espero da Bartzelonan, Meridiana etorbidean eraikiko den V erraldoian. ‘Via lliure a la republica catalana’ leloarekin egingo den mobilizazioen euskal herritarrek ere parte har dezaten 65. zatia ‘euskal tramoa’ izango dela iragarri du gaur Bilbon Independentistak sareak.
Sare herritarraren ustez «Katalunia estatu independientea bilakatzeko aukerari aurrez aurre begira jarri denean» nabaria da «euskal herritarren artean prozesu katalanarekin bat egiteko nahia eta eta elkartasuna adierazteko gogoa». Horregatik egin dute irailaren 11n Bartzelonara joateko deia. «Katalanak bere prozesu independentistan egiten ari diren urratsak eta lortzen ari diren garaipenak gureak ere badirelako, neurri batean», dio Independentistak sareak.
Hitzordua irailaren 11n 15.00etan Bartzelonako Ferran Reyes plazan jarri dute, Meridiana etorbideko 231.ean, Sant Joan Bosco elizaren ondoan.