Detritusen erakusketa, Katakrak 54

2015-ko otsailak 13

Katakrak, Iruñeko kale nagusian dagoen liburudenda-kafetegi-bilgunea, egun hauetan Alkatakraz bihurtu da eta bertan Euskal Jai gaztetxearen omenaldi-festa iragartzeko pintadatxoa egiten harrapatu zituzten Dalton anaiak atxiloketa domiziliarioa egiten aritu dira. Hori dela eta Detritus, artista donostiar mitikoa, bere lanak erakusten animatu da, hirugarren pisuan.

Askok ezagutzen dute Detritusen lana nahiz eta berea denik ez jakin. 80. hamarkadatik hona hainbat borroka zozialek bere islada grafikoa izan zuten: autobidea, Pasaiako sarraskia, okupazioa… eta bereak dira gaztetan hainbeste sukaldetan lau txintxetekin zintzilikaturik ikusi ditugun kartel asko.

Bere kartel punkiek kutsu artisaua dute: eskuz egindako irudi errealistak, eskuz egindako letra zoragarriak, (tipografiaren erregea bait da gure Detritus), kolorebakarreko edo gorribeltzarekin eskuz egindako estanpazio serigrafiko umilak, amumaren saldaberoa bezela dastatu ditudanak diseinu grafikoa erabat digitala den garai hauetan.

Euskarria, teknika eta estiloa ere mezua direlako, eta mezua oso gogoko dugulako gomendagarria benetan erakusketarako dauden hiru pisuak igotzea eta, posible balitz, hamaika borrokatako lagun batekin.

Gehiago