Desokupa talde faxista bat Antsoainen izan da Foruzaingoaren babespean eta protesten artean

Gaur arratsaldean Iruñerriko herri honetan izan da desokupazio talde faxista bat. Etxegabetze bat gauzatu dutela salatu dute bertan bildutako bizilagunek, herriko emakume bat kaleratu dute. Foruzaingoa talde faxista honen operazio guztia babestu du, eta eraikinetik atera direnean bildutakoen aurka oldartu da.