CPAEN-NNPEKk ekoizpen ekologikoa arautzen duen foru dekretua geldiaraztea eskatu du

Ekoizpen ekologikoa arautzen duen foru dekretu berria geldiarazteko eskatuz Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren aurrean elkarretaratzea egin du Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak hainbat kolektibo eta erakundek babestuta. Salatu dutenez, orain arte ekoizpen ekologikoa ziurtatzen duen zertifikazioa Kontseilu honek egin du, eta dekretu honek ziurtapenaren pribatizazioari atea irekitzen dio.