Conasako langileek grebara eraman zituzten aldarrikapen guztiak lortu dituzte
ELAk enpresarekin adostu du Nafarroako metalaren merkataritzako hitzarmena euskarri informatikoko langile guztiei ezartzea, baita etorkizunean kontratatuko dituztenei ere, eta soldata atzerapenak eta diferentziak ordaintzea. Hau guztia lortuta, aste honetarako aurreikusitako greba bertan behera utzi da.
2022-ko azaroak 7
Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiak arrazoia eman dio ELAri, eta Foru Administrazioaren euskarri informatikoaren mantentzea esleitzeko lehiaketa publikoaren bi atal baliogabetu ditu, eta horrekin prozesu hori geldiarazi du, ELAk eskatu bezala. Hau da, Nafarroako Gobernuari debekatu egiten zaio Conasako plantillari lan baldintza okerragoak dituen estatu mailako lan hitzarmen bat aplikatzea azpikontratazioa merkeagoa izan dakion.
Horren ondoren, ELAk Conasarekin adostu du metalaren hitzarmena aplikatu beharko diela Nafarroako Administrazioaren euskarri informatikoan lan egiten duten langile guztiei eta etorkizuneko kontratazioei, eta, horrez gain, soldata diferentziak eta atzerapenak ordaindu beharko dituela. Hau da, negoziazio kolektiboan blindatu egin dira Conasak ematen duen euskarri informatikoaren zerbitzuaren lan baldintzak ez okertzea.
ELAk Nafarroako Gobernuak prozesu honetan guztian izan duen jokabidea kritikatu du. “Conasako langileek beren lan baldintzak blindatzea lortu badute ere, Nafarroako Gobernua behin eta berriz saiatu da lan baldintzak okertzen, ez pleguak egiteko orduan bakarrik, baita prozesu judizialean ere. Tamalgarria da, halaber, CCOO une oro Nafarroako Gobernuarekin eta enpresarekin lerrokatu izana mobilizazioak aktiboki geldiarazteko asmoz”, salatu du sindikatuak.
ELAk nabarmentzen du mobilizazioei, grebari, erresistentzia kutxari eta sindikatuaren zerbitzu juridikoari esker lortu dituztela langileek grebara ateratzeko zituzten aldarrikapenak.